Bandera dantza

Igantziko Bandera Arbola dantza Bestaberri egunean eta herriko festaren egun nagusian (irailaren 29an, San Migel egunean) dantzatzen da. Bandera, herriaren ikur, agintarien aurrean dantzatzen du banderariak bere alboetatik eta bere gainetik mugituz, edo Bestaberrin kaleetan jartzen diren aldareen aitzinean.

San Tiburzioko jaietan, ekainaren 11an Sunbillako herrian mezatik atera ondoren, herriko plazan egiten den dantza.

Bandera Dantza

Ez da dantzarien dantza bat, banderak egiten duen dantza bat baizik. Banderak protokolo berezia egiten du eta melodia baten soinuarekin eta arau batzuei jarraituz dantzatzen da.

Orriak