Aurresku

Aurresku

Txistu eta danbolinaren soinuari jarraituz, dantzari batek edo bikote batek egiten duten ohorezko dantza. Izena Soka Dantzaren lehendabiziko tokian dantzatzen den dantzariaren izenetik datorkio (aurresku). Dantzari honek gaur “aurresku” izenarekin ezagutzen dugun dantza egiten zuen. Soka Dantzaren desagerpenarekin (kasu aunitzetan) eta “aurreskuaren” zabalpenarekin (genero bereizi gisa), dantzariaren izena aldatzen da eta orain “aurreskulari” izena darama. Aurreskua, bada, lehendabiziko dantzari horrek dantzatzen zituen dantzetako bat da, zeina garatu den eran, gaur egun modu berezitua eta bertzelako kontestuetan ere dantzatzen dena da: ezkontzak, funtzioak, lurperatzeak, agintariei agurtzeko, mota guztietako inauguraketetan, etab.