Arku dantza

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XX.mendearen hasieran galdutako paloteadoa 2008an berreskuratzen dute Murchanten. Maiorala, Rabadana, Deabrua eta Aingeruak egiten duten antzezpenean zehar tartekatuz dantza ezberdinak egiten dira: makil dantzak, arku dantzak, zinta dantzak eta giza dorrea.

Arku Dantza

Dantzaren ezaugarria nabarmenena dantzariek daramaten arkua da. Arku hau apainduta ala apaindua gabea izan daiteke. Nafarroako arku dantzak Ebroko Erriberaldeko makil dantza edo paloteadoren esparruan eman dira eta beraien patu berbera jasan dute: XX. mendearen hasieran jada galduta zeuden. Aurreko mendearen 70ko hamarraldian, tokian tokiko zein kanpoko eragileen ikerketaren eskutik etorri zen dantza hauen berreskurapena.

Orriak