UZTARROZE

Artzainen dantzak Gabon gauean eta Eguberri egunean artzainek edo haiek bezala jantzitako pertsonek egiten zituztenak ziren. Nafarroan horien berri baino ez da geratzen. Deikaztelun bakarrik berreskuratu dira Artzainen dantzak, baina musika eta koreografia berriekin.

Ttun-ttuna bikoteka eta biribil irekian egiten den dantza mistoa da. Uztarrozeko Ttun-ttuna jada ez da Uztarrozen dantzatzen, baina Ttun-ttuna mantentzen den  gainontzeko herrietan ikus daiteke, Izabakoari lotuta. Izan ere, Izaban Izabakoaren ondoren dantzatzen da, eta gainontzeko herrietan (Garde eta Erronkari), beraiena bezala dantzatzen den Ttun-ttunaren zatia da.