PALOTEADO de MURCHANTE

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XX.mendearen hasieran galdutako paloteadoa 2008an berreskuratzen dute Murchanten. Maiorala, Rabadana, Deabrua eta Aingeruak egiten duten antzezpenean zehar tartekatuz dantza ezberdinak egiten dira: makil dantzak, arku dantzak, zinta dantzak eta giza dorrea.