PALOTEADO de FUSTIÑANA

Fustiñanako Paloteadoa. 2019. It.: Diario de Navarra. Blanca Aldanondo

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XX. mendearen hasieran galdutako paloteadoa da Fustiñanakoa, baina 1979an berreskuratzen da. Dantzariek herriko patroiekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldeko antzezpenean makil dantza, kortesiak eta zinta dantza dantzatzen dituzte.