PALOTEADO de CINTRUÉNIGO

Jadanik egiten ez den dantza multzoa da. Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. Cintruéngoren kasuan XIX mendetik XXra pasatzeko momentuetan galtzen da betiko paloteadoa, Nafarroako Erriberaldeko beste hainbeste herrietan bezala. Bere albisteak garaiko prentsa ematen dizkigu eta horren bidez badakigu mota ezberdinetako dantzak egiten zirela: zinta dantzak, makil dantzak, arku dantzak...