Sorginak

FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Sorginak Bolanteek osatutako segizioak dantzatzen duen dantza da. M.A. Sagasetak dantza jauzien artean kokatzen du dantza hau, horiek biribilean egiten diren dantzak jakin arren. Sorginak aldiz, dantzariak bi ilaratan daudela dantzatzen da, baina Antrexatak eta Eskualdunak-en kontrara, honetan bi ilaratan baina batak bertzeari sorbalda ematen dio: “ikuslego” bati begira dantzatzen da.

Sorginak Faustin Bentaberrik asmatu zuen 1927an. Violet Alford antropologo britainarrak gonbidatu zuen Londresko Albert Hall-ean egindako emanaldirako. Ondoren 1929ko Barcelonako Naziorteko Erakusketara joan zen “berak irakatsitako Izpura, Uharte-Garazi, Arnegi eta Luzaideko (Ondarrola) dantzari talde txiki batekin” (Guilcher, 1984, 479). Barcelonatik bueltan Luzaiden dantzatu zen.

Guilcherrek 192 eta 1976 urteen artean egiten du bere landa lana Nafarroa Beherean eta une hartan erraten du “adierazgarria da dantza hauen (Eskualdunak eta Sorginak) oroitzapen zehatza jaso ez izana herri hauetatik haruntzago (Luzaide, Izpura, Uharte eta Arnegi)” (Ídem, 479). Hala ere, Donibane Garaziko dantzariek azken urteetan lortutako errefentzialtasunak lortu du Nafarroa ...leer más

Forma parte de este ciclo: 
Luzaide, 2009. Arg.:Iñaki Zugasti
GALERÍA DE VIDEOS
IRISARRI. 2012. Sorginak
Luzaide. 2016. Sorginak. Ortzadar