Trapatan de Doneztebe-Santesteban

FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Zortzikoa bukatuta Trapatan dantza edo Trapatana hasten da. Dantza honek izena ematen dio dantza multzoari. Soka dantzatzeko dantzariek egiten duten ibilbide zirkularra galtzen dute eta lerro zuzen batean kokatzen dira dantza hau egiteko. Posizio hori lortzeko, Soka dantza bukatzen denean txistulariek bertze melodia bat jotzen dute eta koreografia sinple batekin, soka galdu gabe, dantzariek osatzen dute lerro zuzen hori. Ilara zuzen batean daudelarik, mutilak neskengandik aldentzen dira eta pauso oso zabalak emanez sokatik plazako bertze alderantz abiatzen dira. Hortik bueltatzean, nesken parean kokatzen dira eta bi salto egin ondoren, soka berreraikitzen da eta aurreko urrats berberarekin joaten da plazaren bertze alderaino. Hor errepikatzen dute aurreko koreografia. Trapatana bukatutakoan fandango eta porrusalda dantzatzen dira.

Forma parte de este ciclo: 
Doneztebeko Trapatan. Trapatan dantza. 2013. E.X. Dueñas
GALERÍA DE VIDEOS
Doneztebeko Trapatan. Trapatan dantza. 2013. E.X. Dueñas